XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asteartez, goizeko bosteterditan asiko zan festa, txistulari saioakin, gero, alboradaz itzegitean esango degun eres-sorta entzunaraziaz.

Arratsaldean, Plaza Berrian, zezenak eta gurdi apainduen erakusketa.

Festa-alaigarri, txistulariak, txaranga eta Musika Banda.

Goazen baña Zaldunita Igandera.

Egun ontan, goizeko amaiketatik eguerdiondo arte, Plaza Zarra izan zen Beotibarko guda-burruka oroitarazten zuen ikuskizunaren agerleku.

Iñaute-Udala, Laurak-Bat txarangarekin, Estanis Bereziartua zuzendari zuela ta bordodantzariak, atera zitzaizkien bidera Ramos Azkarate ta bere gudulariei, Igarondoko Zelai Txikira.

Elkar jotzean sutunpak entzun ziran, jarraian, Plaza Zarrera gizataldea jetxi ta an Modesto Letamendia Mokoroaren Maixu izanaren Martxa kantatu Azkarateren itzekin.

Esan zagun baitere Musika Bandak jaialdi ontan erakutsi zuela bestetan ez bezelako eguzkialdeko jazkera ikusgarria soñean.

1894-ean berebat, Musikari oek Erdiaroko erara itxuraldaturik agertu ziran, beste lau inditar beren Jauntxo zaldunarekin jolastaldea lagun zutela.

Ramos Azkarate izan gendun gizon bat gure Euskalerriaren da bere izkuntzaren maitale purrukatua.

Ark esan oi zuen Zeruan, jai aundiren bat danean, euskeraz itzegiten dute.

Eta IJITUEN KONTRATUBA ETA EKONTZAko azken-zortzikoan, ala dio:(...).